Meritocracy FAQ (EU)

Ez al dute sozietatea meritudunek gidatzen jada?

Politikariek ez dute meriturik leader bezala, ez dira zutaz arduratzen eta ez dute zure onurarako ekiten. Politikariek mundua hobetu nahi balute ere, beraietako inor ez da hori egiteko bezain adimentsua. Politikari ibilbidea egiten dutenak irribarre egiten eta eskuak astintzen espezializatzen dira; bi aurpegiko botere-agenteak dira, super-aberatsekin batera jokatzen dutenak zu itzalpean zauden bitartean. Behin eta berriro erakutsi dute ez dutela gogogorik eta ez direla gai jendearen borondate orokorra ordezkatzeko. Elitearen borondatea ordezkatzen dute. Hori ez da merituduna—psykhopathikoa da.

Meritudun pertsona batek frogatu du ezen gai dela bere boterea guztien onurarako erabiltzeko. Talentua du, trebetasun azpimarragarriak ditu eta experientzia frogatua du arazo sozialak konpontzen. Politikari baten ezagugarriak iruditzen al zaizkizu? Errespetatzen al dituzte zure politikariek eskubide zibilak eta giza eskubideak? Aplikatzen al dute zure politikariek herriaren borondate orokorra?

Gure dêmokratiak goitik behera huts egin du meritudun leaderren hautespenean. Sozietatea gidatzen duten pertsonak ez dira inondik inora ere meritudunak. Eskuarki abokatu korruptuak dira, trebetasun baliagarririk gabeak. Ezin izango lituzkete arazoak konpondu saiatuko balira ere (eta ez dira saiatzen). Sarri, ez ditu bat ere arduratzen ongizate orokorrak eta aldiz obsesionatuta daude aberastasun eta gloria pertsonalarekin. Jende honek ez du meriturik. Kanpora itzazu. Ekar itzazu meritudunak.

Meriturik ez badut, zer? Politikêtik baztertua izango al naiz?

Gidatzen jakingo ez bazenu, jarriko zinateke eskola-bus baten gida-gurpilaren atzean? Ez noski—kontzientziadun pertsona on bat zara. Ardura hori hartu aurretik, aurki litzakezun gidaririk seguruenengandik ikasiko zenuke, ez baitituzu haurrak hil nahi!

Meritukratian, meritugabeek, diruak erosten ahal duen hezkuntzarik hoberenerako irisbide berdintasuna ukango dute. Eskolara joango dira, hezkuntza bat jasoko dute, eta erabaki informatuak hartzen hasiko dira hauteskundeetan. Arlo jakin bateko gidaritza posizio baterako bozkatu nahi duzu? Egin ezazu azterketa bat, zeinek-ere arlo horretan duzun ezagutza, trebetasuna edo experientzia frogatzen duen. Arrastorik ukan gabe eskola-bus bat gidatuko ez zenukeen bezala, zergatik nahi zenuke jendeak arrastorik ukan gabe bozka dezan? Meritukratiak ziurtatu egiten du ezen gobernu-erabakiak hartzen ari den jende guztiak ulertu egiten dituela hartzen ari diren erabakiak. Hau da gobernu bat gidatzeko modu arduratsu bakarra.

Beti irakatsi didate ezen dêmokratia dela systêma politiko on bakarra. Zergatik uste duzue dêmokratia hobetzen ahal dugula?

Gizakiaren historia aurrerapenaren eta hobekuntza sozialaren historia da. Giza bizitzaren aspektu oro hobetu da gure inteligentziarekin eta sorkortasunarekin lan egin dugunero. Zergatik ez litzateke hobetuko gobernua? Zergatik gelditu behar luke gure systêma gubernamentalak hemen eta orain, eta egoera honetan itsatsita egon betirako?
Dêmokratia prest dago hobekuntzarako. Meritukratiak erabili egiten du gizadiak dêmokratiatik ikasia eta zerbait hobea sortzen du. Dêmokratiaren hutsegite eta arrakastetatik ikasten ahal dugu, eta ezagutza hau erabili gobernu hobe bat sortzeko—dêmokratia sortzeko aurreko gobernu-formak hobetu genituen bezalaxe. Hurrengo belaunaldiko systêma edozein herrialdek ezartzen duela ere, etorkizun argitsuago baterantz gidatuko du espezie osoa. Igo zaitez progresura! Hobe ezazu zure gobernua! Bat zaitez Meritukratia Alderdira!

Ez al da ekidinezina super-aberatsek Meritukratia hondatzea dêmokratia hondatu duten bezala?

Historiaren ibilbide luzean zehar, boterea diktatoreengandik herrirantz transferitu da. Zergatik gelditu behar luke horrek orain? Ergel batzuk beti saiatuko dira edozein systêma hondoratzen, baina denboran zehar systêmak hobetu dira, eta orain guztion bizitza izorratzen duen diktatore gutxiago dugu. Gobernua hobetzea jende txarra boteregabetzeko biderik seguruena da, eta historiak frogatu du ezen gobernu adimentsuek askatasun haundiagoa ekartzen dutela guztiontzat. Ez al duzu uste askoz ere zailagoa izango dela Meritukratia korruptu bilakatzea? Meritukratia espezifikoki diseinatu da ezein familiak systêma hondoratzeko adina botere har ez dezan.

Gobernu hobea nahi badugu, zergatik ez dugu zuzenean bozkatzen eskola hobeengatik, hedabide zintzoengatik, osasungintza efektiboago batengatik, eta abar?

Egitate sinple bat badago: ez dugu botererik gauza hauei buruz bozkatzeko. Komunitateak erabaki arren konstituzioari zuzenketa bat egitea, bonu-jaulkipen bat onartzea edo eskola-distritu baten aurrekontua aldatzea, hiritarrek ez dute ahotsik zuzenketa nola idatzi behar den edo dirua nola erabili behar den erabakitzekorik. Politikariak hautatzen ditugu gure legeak idatz ditzaten, aurrekontuak kudea ditzaten, eta erabakiak har ditzaten. Bozkatzeko modu honek huts egin du. Gure bozkak zulo beltz batera doaz eta ezer ez da aldatzen. Behin eta berriro, dêmokratiak izendatzaile komun txikieneko gobernuetara eramaten gaitu, gobernu inkonpetente edo-eta korruptuetara. Nola hobetuko du hezkuntza jende inkonpetente edo korruptuak? Aditu eta altruistek gidaritza hartzen ez badute, ignorante eta diruzaleek eutsiko diote gobernuari atzeraelikatze-gurpil suntsikor batean. Bozkatzaile ignoranteek gobernu gaiztoak boteretzen dituzte. Gobernu gaiztoek bozkatzaile ignoranteak sortzen dituzte. Ergel-kratiaren Heriotza Espirala da.

Zergatik ez ditugu politikariak betatzen aire-trafiko kontrolariak betatzen ditugun bezala? Politikariak nazio oso baten ardura dute, eta hala ere ez dugu prozesurik erabat inkonpetenteak edo basatiki ignoranteak ez direla ziurtatuko duenik. Meritukratia behar dugu Meritukratia delako aditu espezifikoak aurkitu, testatu eta boteretzen dituen systêma, aditu benetan gaituak eta gogotsuak, osasungintza efektibo bat sortzeko edo gerra suntsikorrak amaitzeko edo gure eskola-systêma konpontzeko. Ez ditugu inoiz konponduko gure arazo sozialak leader egokiak hautatzen ditugun arte. Meritukratia espezifikoki dago diseinatuta gidari egokiak hautatzeko—gure artean onenak—guztiok konponduta nahi ditugun gako-arazoak konpontzeko gogotsu daudenak eta horretarako gai direnak.

Ez al da antidêmokratikoa Meritukratia?

Dêmokratiak huts egin du guztiok nahi ditugun helburu sozialen lorpenean. Dêmokratia hobekuntza bat izan zen monarkhiaren aldean, baina dêmokratia modernoak ez aurrera ez atzera gelditu dira eta hondamen-arriskupean daude. Hau gobernu-hutsegite intrintsikoa da, eta dêmokratia sinplista da errotiko kausa. Gure arazo sozialak konpontzeko gobernu-forma sinplistez harago begiratu behar dugu, zerbait boteretsuagoa eta inteligenteagoa sortzeko.

Meritukratiak prozesu dêmokratikoak modu hobe batean erabiltzen ditu, herrialde dêmokratikoetan aurkitu diren alde txar erraldoiak minimizatzeko. Empeirikoki, dêmokratiaren azken emaitza familia super-aberats gutxi batzuk boteretu eta gainontzekook explotatzea izan da.

Dêmokratia hobetuko duen systêmak antidêmokratikoa izan beharko du. Meritukratiak dêmokratiaren akatsak konpontzen ditu, funtzionatu duena erabiliz eta huts egin duena alboratuz. Super-aberatsak gogotsu daude beren dirua eta influentzia gobernua hausten erabiltzeko—hau ekiditeko diseinatuta dago Meritukratia. Meritukratiak askatasun gehiago sortzen du, aukera berdintasuna ziurtatzen du, ordezkaritza berdintasuna lortzen du, eta zibilizazioaren onurak eramaten dizkio pertsona bakoitzari. Dêmokratiak ez du hau egin, eta ez du inoiz egingo.

Ez al ditu gobernuak gauzak okertzen beti?

Gaur egun gozatzen ditugun askatasunak jende ona altxa eta gobernu hobeak sortu zituelako etorri ziren. Erdi Aroko gobernuek ia ez zuten askatasunik; gehienak jauntxo feudalen esklabuak ziren. Zabor-gobernu horiek hobetuz, gure askatasuna haunditu genuen eta orain bizitza hobeak ditugu. Historiak behin eta berriro erakutsi du ezen gobernua hobetzeak gure bizitzak hobetzen dituela.

Gobernu txarra da arriskutsua dena, eta dêmokratiak erakutsi du ezen gobernu txar bat dela. Meritukratia espezifikoki diseinatuta dago dêmokratia hobetzeko. Inteligenteki osatutako gobernu inteligenteak sozietatea hobetuko du, eta ez al duzu uste Meritukratia gobernu-forma inteligentea denik? Meritukratiak funtzionatu duena hartzen du eta huts egin duena alboratzen du, eta oparotasun, askatasun, aukera, osasun eta hezkuntza hobeak ematen ditu. Motzean, Meritukratia gobernu ona sortzeko modu frogatu eta testatua da. Meritukratiak zure gobernua hobetzen du.

Gobernu guztiak ezabatzeak ez al lituzke gure arazoak konponduko?

Gobernurik gabe, lege bat dago bakarrik: Oihaneko Legea. Oihaneko Legeak esaten du ezen indartsuek guztia lortzen dutela eta ahulak esklabu hartzen direla. Oihaneko Legea zibilizazioaren amaiera da—zibilizaziorik eza. “Gobernurik ezak” esan nahi du ezen pobreek ezer baino gutxiago dutela. Gerraren jaunek eta beren intimidatzaile eta psykhopatha taldeek gainontzeko guztiok esklabu hartzen pasako dute beren denbora guztia. Mundua bitan zatituko da, arimarik gabeko intimidatzaileak batetik, eta esklabu miserable, boteregabeak bestetik. Ez dago onurarik inorentzat zibilizazioa suntsitzen denean. Gobernua suntsitzea ez da erantzuna.

Gobernua suntsitu ordez, lagun ezazu gobernua hobetzen. Meritukratia espezifikoki diseinatu da gure gobernua hobetzeko. Intimidatzaileei eta psykhopathei belaunpeak ebakitzen dizkie. Familiarteko feudo suntsikorra geldiarazten du. Ondasunak korruptuen eta berekoien eskuetan kontzentra daitezen ekiditen du. Meritukratiak gobernuaren arazoak konpontzen ditu. Bide luzea egingo du gure arazoak konpontzerantz.

Eta gobernu haundiaz, zer? Meritukratiak gobernua murriztuko al du?

Ez dago “soilik murriztuz” arazo sozialak automatikoki konpontzeko bezain sinplea den systêmarik. Gobernua konpontzeak inteligentzia eta trebetasuna eskatzen du, eta hauek esfortzuaren, pentsamentuaren eta experimentazioaren bidez lortzen dira bakarrik. Meritukratia gure sozietateko pertsonarik adimentsuenetako batzuek garatu dute, gure bizitzak benetan hobetuko dituen soluzio errealista bezala. Zentzua du, logikoa da, plan zehatz bat proposatzen du. “Gobernua murriztea” slogan huts bat da.

Gobernua murriztu nahi duten pertsonek ez dute inoiz azaltzen nola hobetuko den zure bizitza. Merkeki eskatzen dute zure fedea. Beren politikêek huts egiten dutenean, itxaroteko esaten dizute. Kaleratze, atzeraldi, depresio eta pobrezia garaian pasiboki irauteko agintzen dizute. Ez larritu, zortea iritsiko da azkenean! Bitartean, zure familia gosez hiltzen ari da eta zure herrialdea hondoratzen. Ez itsuki sinetsi beren zentzugabekeria iruzurtia. Inoiz ez du zentzurik. Era beran, ez itxaron patuari. Ez dago beharrik. Meritukratiak ez du fedea eskatzen; edonork uler dezake. Arrazoigarria eta kontzeptualki sinplea da. Jada erabili den eta funtzionatzen duen systêma frogatua da. Zergatik ez dugu arrazoia eztabaida politikora ekartzen atzera ere? Bat zaitez Meritukratia Alderdira!

Ez al da naturala seme-alabei aberastasuna uztea? Nola oztopa dezake edozein “systêmak” jokabide naturala?

Systêma sozial guztien helburua jokabide natural suntsikorra jokabide artifizial ekoizkorrean eraldatzea da. Zertan laguntzen du, kooperatu ordez, familiek elkarren artean etengabe borrokatzeak? Lehia, eraikorra da soilik baldin-eta markagailua 0-0 ezartzen bada joko bakoitzaren amaieran. Familia-talde batek bere aberastasuna eta boterea iraunkortzen duenean berriro zerotik hasteko aukerarik gabe, sozietatea dominatzen dute eta gainontzekook askatasuna galtzen dugu. Jolasaren atsegingarritasuna gal ez dadin kiroletan arau justuak sortzen ditugun bezala, eraiki ditzagun arau justuak sozietatean, sendikoikeriaren botere korruptutik babes gaitzaten. Ezar dezagun familia aberatsei botere suntsikorra izatea ahalbidetuko ez dien arau bat. Milionarien Jaraunspen Zergak zure seme-alabak babesten ditu aristokrata krudelengandik.

Zer gertatzen da nire entrepresa nire semeari utzi nahi badiot, nor-ere jaiotzatik prestatu baitut berau gida dezan?

Zer systêma diseinatuko zenuke zure ordezko bezala meritu gehien duten CEOak hauta daitezen? Zergatik ez gizarte bat non-ere botere posizio guztiak pertsonarik gaituenak beteko dituen? Zure semea meritudunena bada, utz ezazu systêma Meritukratikoak lan hori egiteko hauta dezan. Baina ez al luke postuak bere burua gaitutzat froga dezakeen pertsonarentzat izan behar? Ez infantilizatu zure semea irabazi ez dituen sariak emanez.

Guztiak merituen arabera epaitzen direnean familia-konexioen arabera epaitu ordez, guztiontzat da onuragarria. Ez diegu pribilegiorik pasako gure seme-alabei, baina beste familiek ere ez dute egingo. Meritudun leaderrak hautatzeko diseinatutako systêma Meritukratikoa berdin aplikatu behar litzaieke guztiei, zure seme-alabak barne. Beste edozein politikêk gatazka espiral suntsikor batera eramaten gaitu—gure espeziea atzerantz eusten duen familia-feudora.

Ez al da posible guraso eskrupulugabeek heriotza aurretik seme-alabei aberastasuna ematea, Milionarien Jaraunspen Zerga ekidinez? Nola kudeatuko ditu meritukratiak hutsune legalak?

Hutsune legalak ixten ahal dira. Krimena izan behar luke familia batek botere eta aberastasun kuantitate arriskutsuak biltzeak, zeren dirutza horiek arma bezala erabiltzen baitira, eta beste guztien askatasuna eta oparotasuna mehatxatzen baitute. Meritukratiak legeak, lan-taldeak eta organu araugileak izango ditu hutsune legalei aurre egiteko. Politikêen arazo tekhniko hauek erronka ebazgarriak dira. Gaurko super-aberatsentzat erraza da zerga ebasioa, hain zuzen ere dêmokratia beraientzat ari delako lanean—ez guretzat. Dêmokratiak ahalbidetu du hutsune legal horiek ireki zitezen. Meritukratiak dynastien sortzea ahalbidetzen duten hutsune legal guztiak itxiko ditu. Legeak onartuko dira seme-alabei transferi dakiekeen jabetzari mugak ezartzeko. Meritudun jendea hautatuko da mozorro-konpainiak detektatu eta eta ondasun dynastikoa ezarri nahi duten familia korruptuak azaleratzeko. Hutsune legalak arazo ezagunak dira, eta soluzio barietate ezaguna dute. Meritukratian, leader konpetenteak gaituta eta motibatuta egongo dira zerga-ebasioaren hutsune legalak ixteko.

Ez al du jaraunspena eragozteak jendearen lan-ethikêa ahulduko, gurasoek beren seme-alabentzako aurreztu ahal ez izatearen ondorioz?

Zure haurrak desabantailatu bilakatzearen mehatxuak motiba zaitzake lan egitera, baina mota honetako familiarteko lehia suntsikor honek ondasunen metaketan fokatuta mantentzen gaitu, gure pasioen loratzean fokatzera bideratu beharrean. Gutariko gehienok autonomoak, sorkorrak, inspiratuak, konprometituak eta konpetenteak izan nahi dugu; pozik haundiena familiari nahiz komunitateari, biei ekarpenak egiten dizkiegunean sentitzen dugu. Lana motibatzeko familiarteko mehatxu bat sortu beharrean, meritukratiak energeia-iturri luzez boteretsuago bat irekitzen du: bikaintasunarekiko pasioa.

Zure seme-alabei explotazio oikonomikoarekiko babes bezala aberastasuna bideratu beharrean, zergatik ez mundu hobe bat eman? Zergatik ez goseteaz edo etxegabekeriaz kezkatuko den familiarik ez dagoen mundu bat? Meritukratiak dynastia aristokratikoen mehatxuaz beste egiten du. Meritukratiak oinarri berdinen gainean jartzen gaitu guztiok. Meritukratiarekin, guztiok izango dugu munduan gure arrastoa uzteko aukera, eta honek motibazio basatia sortzen du.

Ez al du Milionarien Jaraunspen Zergak milionariek beren aberastasunarekin nahi dutena egiteko duten askatasuna urratzen?

Benetako askatasuna haur guztiek beren talentuak garatzeko aukera edukitzea da; pertsona gaixo guztiek osasungintza eskura izatea, eta familia guztiek teilatu bat izatea beren buru gainean. Benetan pentsatzen al duzu ezen askatasunik garrantzitsuena milionariek beren inguruan agindu ahal izatea dela? Zenbat arduratu behar gintuzke zehazki milionariek langileez abusatu eta politikariak erosteko duten askatasunak? Jende inozentea zapaltzeko askatasuna izatea askatasun-mota gaizto bat dateke, baina zer gertatzen da azpiklasearen askatasunarekin? Zer gertatzen da Amerikar ghettoetan jaiotzen diren haur behartsuen askatasunarekin, edo Txinatar esklabuek ordezkatuko duten langile kaleratuaren askatasunarekin (edo-eta esklabuen askatasunarekin)? Merkatuak iruzurtzea, esklabu-lana erostea, suge-olioa saltzea, erahilketa egin eta ihes egitea—horiek ez dira askatasun legitimoak! Askatasunak ez du esan nahi milionariei nahi dutena egin dezaten uztea!

“Askatasun gehiago milionarientzat!” oihu egitea, milaka haur literalki malnutrizioz hiltzen ari direnean, erabat immorala da. Arduratuko zara Donald Trumpen bizi-kualitateaz New Yorkeko gaixo mentalak jada kalean biziko ez direnean. Nola kezka daiteke inor Goldman Sachseko exekutiboen askatasun berfinduaz, beren milionari-askatasuna gosete bat sortzeko erabili zenean 1990etan, elikagaien salneurriekin jokatuz? Zer typotako unibertso moralean bizi behar du batek askatasun garrantzitsuentzat Goldman Sachseko exekutiboek jendea gosez hil arazteko duten askatasuna har dezan? Zer pertsona mota fokatzen da milionarien askatasunean, gosez hilen askatasun-galera irrelebantetzat hartzen duen bitartean? Nola izan liteke milionarien askatasuna gai garrantzitsua inoiz? Gure sozietateak arazo sozialak konpontzeko ezein politikê ezartzen duela ere, guztien ongizatea garrantzi berdinekotzat kontsideratu behar dugu. Milionariek beren bizitasuna arriskuan jartzerainoko arazo finantzialik ez dutenez, beren ongizatea ez dago agendan.

Ez al dute Meritukratek beren botereaz abusatu eta sozietatea izorratuko, gaur egun politikariek eta entrepresaburuek egiten duten bezala?

Aditu jakin batek duen posizioaz abusatzen badu, bere arloko gainontzeko jendeak une berean ikusiko du hau, idea on baten eta idea txar baten arteko aldea zein den ezagutzen baitute. Oikonomia laguntzen ari dela esan, baina izatez soilik bere lagunei laguntzen ari zaien oikonomista batek publiko orokorra iruzur dezake, baina ezin ditu herrialdeko oikonomista guztiak iruzturtu. Oikonomiaren gidaritza hautatzeaz arduratzen den jendea kualifikatuta egongo da auto-zerbitzatze helburua duten gezurrak hautemateko. Politikê korruptuak bultzatzen dituen leader hautatu bat azkar antzeman eta kargugabetuko da. Meritugabe bezala geratuko da ikusgai, eta ez da aditurik egongo pertsona horretaz gehiago fidatuko denik. Adituak ez dira arduratzen hitzaldiez edo sloganez, eta ezin dira hain errazki iruzurtu.

Ezin al dute propaganda hedabideek iruzur egin, jendeari norbaitek meritua duela sinetsaraziz, izatez ez daukanean?

Meritudun pertsona bat botere-posizio zehatz horri buruzko meritua epai dezaketen pertsonek hautatzen dute. Pertsona informatuenek, gako-erabakiak hartzen dituztenek, ez dute interesik ukango hedabideen erreportaietan. Arlo jakin bateko adituak hedabideek inoiz espero lezaketena baino hobeto daude informatuta. Imaginatzen ahal duzu Xabier Usabiaga pharmakistei zer medikamentu onartu behar duten esaten saiatzen? Barre egingo liokete estudiotik kanpo.

Dêmokratian, propaganda hedabideak oso arriskutsuak dira; jende inozoak arrastorik ere ez duen gaiei buruzko iritzi sendoak har ditzan eragiten dute. Baina, hauteslegoa ongi informatutako espezialistek osatzen dutenean, ez dago propagandak politikêa determinatzeko mehatxurik. Meritukratian, hedabideen garun-garbitze makina osoki armagabetzen du aditu kualifikatuen eragin kolektiboak.

Jendeak pobrezian erortzeko beldurrik ez badu, zerk oztopatuko die alberkerian erori eta oikonomiak sufri dezan eragitea?

Azterketek erakutsi dute ezen pobreziak mehatxatutako langileek sorkortasun gutxiago dutela, konpromiso gutxiago dutela, eta emaitza txarragoak lortzen dituztela. Esklabu-langileak ukan ditzakezu ordainsaritik ordainsarira lan astunetan, edo langile osasuntsuak ukan ditzakezu inspirazioan murgilduta, sorkor izanez, bikaintasun gogoz, eta munduan arrastoa utzi nahian. Zein uste duzu amaitzen dela oikonomia hobean? Gure sozietateko kiderik ekoizkorrenak ez dira pobreziak mehatxatuta sentitzen, beraz ez zaitez eror pobreziak ekoizkortasuna laguntzen duela dioen gezurrean. Esklabuek lan kaskar, inspiratugabea egiten dute. Entrepresaburu bakar batek ere ez luke esklabu-lana erabiltzeko presiorik ukan behar inoiz.

Gutariko gehienok motibatuen egoten gara aukera dugunean gure talentuak garatzeko, sorkor izateko, eta munduari gure ekarpena egiteko. Benetako krimena da gutariko milioika itxaropenik gabeko lan astunetan aritzea, gure talentua askatzeko aukerarik ukan gabe. Goi-kualitateko hezkuntza guztiontzat eskuragarri egongo denean, talentu-tsunami bat eroriko da oikonomiaren gainera, eta aspertu eta deprimatuek potentzial erreserba ikaragarriak askatuko dituzte. Ghettoetako eta familia hondatuetako haurrek janari elikagarria lortuko dute, osasungintzarik onena, eta goi-kualitatezko hezkuntza. Hezkuntza-systêma Meritukratikoa espezifikoki diseinatuta dago gutariko bakoitzari gure pasiorik goienak hobetzen laguntzeko. Oprimatuen potentzial galdua askatuko da, eta gure Star Trek etorkizuna azaleratzen hasiko da. Historiako boom oikonomikorik haundiena sortuko dugu.

Zertan desberdintzen da Meritukratia arriskutsu eta kaltegarri izan ziren gainontzeko skhêma utopikoetatik?

Hitzontziek utopiaren promesa erabiltzen dute jendea iruzurtzeko. Baina Meritukratia ez da bisio utopiko bat; systêma guztiz sinple, perfektuki arrazoigarria da, printzipio erabili eta testatuetan oinarritua. Ez da opil-bat-zeruan; hemen-eta-orain da. Meritukratia gaur ditugun problêma errealetan zentratuta dago eta problêma hauei gain hartzeko eman beharreko urratsak deskribatzen ditu. Meritukratia logikoa eta praktikoa da; ez du federik eskatzen.
Ez zaitez eror phantasian oinarritutako soluzioetan. Erabil ezazu zeure burua, egin ezazu esfortzu bat, pentsa ezazu guztiari buruz, eta egin itzazu galderak. Bazter ezazu zentzu logikorik ez duen proposizio oro. Bazter ezazu mundua submisioz, maitasunez, pasibitatez, edo fedez salbatuko dela esaten dizun edonor. Phantasia hauek ez dute zentzurik; ez dute arazo sozialik konponduko. Meritukratiak zentzu osoa du—edonork ulertzen ahal du eta edonork ikusten ahal du ezen funtzionatzen duela.

Ez al duzue uste ezen Henry Ford, Steve Jobs, edo Thomas Edison bezalako berritzaileek beren fortuna irabazi zutela?

Beren aberastasuna irabazi egin zuten, baina gero hil egin ziren. Beren seme-alabek ez zuten ezer irabazi. Justua al da milionari bat hiltzen denean bere aberastasuna gainontzekoak esklabutzeko arma bezala erabiltzea? Funts fiduziariodun seme-alabei, politikariak erosiz, zergen hutsune legalak explotatuz eta beste guztien aukerak murriztuz babesten zaie beren dirutza. Ez dira espetxera joaten krimenak eginda ere. Milionarien Jaraunspen Zergak amaiera ematen die familia-aberastasun dynastikoei eta eliminatu egiten du hazten ari den erregetza berriaren mehatxua. Meritukratian, ekarpen haundiak egiten dituzten horiek sari haundiak irabaziko dituzte. Ekarpen haundiak egiten dituzten horien seme-alabek gainontzeko guztiek bezalako aukerak ukango dituzte. Ez zaie onartuko beraiek irabazi gabeko aberastasuna arma bezala erabiltzea. Ez dute “espetxetik doan atera” kartarik edukiko.

Ez al du Meritukratiak onartzen ezen askoz jende gehiagok duela gidari izateko “behar den gaia”?

Benetako gidaritza ez da etortzen zilarrezko goilara ahoan jaio izanetik. Benetako leader bat ez da egiten bere aitak hari batzuk mugitu eta organigrammaren goialdeko lanpostu eroso bat lortzen dionean. Zenbat playboy aristokratiko benetan konpetente ezagutu duzu? Printze hauek ez dute idea arrastorik eta ez dute benetako gidaritza abilitaterik. CEO baten seme pribilegiatuak ez du bere ofizioa irabazi eta ez da prestatuena horretarako—bere 10,000 €-ko neurrira egindako jakak esaten duena esaten duela.

Utz iezaiozu oskol-huts lagunkoi, ongi-jantzi eta ongi-orraztu hauek gurtzeari. Ilusioa besterik ez da. Pribilegiatuek daukatena ilusiozkoa da. Askoz ere gidaritza potentzial gehiago dago pobreengan %1 goienean inoiz egongo dena baino. Pobreek eta ertain-klaseak benetako zailtasunen eta benetako erronken experientzia ukan dute. Korporazioetako eta gobernuetako goi-mailak betetzen dituzten odol-urdinei dena oparitu zaie—lanaren beharrik gabe.
Meritukratia espezifikoki diseinatuta dago benetako abilitatea duten horiek sustatzeko, gurasorik aberatsenak dituzten horiek sustatu beharrean. Meritukratia instituitzen denean, eta meritudunen trebezia eta irmotasun ikaragarriak gidari faltsuak ekleipsatzen dituenean, publikoak ikusi egingo du gaur egungo leader-saldoaren ustelkeria.

Ez al da tekhnologia eta bizitzaren konplexutasuna arazoaren parte? Nola eramango gaitu Meritukratiak atzera gure sustraietara, tekhno-erokerian ito beharrean?

Tekhno-erokeria kontsumismo forma bat da, non-ere marketing departamentuek milioiak xahutzen baitituzte erosketarekin obsesionatuta egon zaitezen konbentzitzeko. Tekhno-erokeria tekhno-abusua da, droga-abusuaren antzekoa. Tekhnologiaz abusatzen bada, deshumanizatu eta alienatu egiten du. Gaur egun, munduko ingeniaririk onenek gauza tribialak egiten ematen dute beren bizitza, Farmville martxan mantentzen esaterako. Hau talentu-xahutze nazkagarria da, lotsagarria gure espeziearentzat. Meritukratiak onura oikonomikoak aldatuko ditu talentudun ingeniariek mundua hobetzen lan egin dezaten, eta ez sare-surflari aspertuengandik euro apur batzuk biltzen. Tekhno-erokeriari soluzioa da Meritukratia, zeren tekhnologistak benetako problêma sozialetarantz bideratzen baititu. Zer gertatuko litzateke militarrentzat bonbak egiten dituzten zientzialari guztiek ingurumenaren suntsiketa amaitzeko lanari ekingo baliote? Meritukratiak hori egin dezake. Tekhnologia inteligenteki erabiltzen bada gizadiaren onena hobetuko du; giza izpirituaren indar askatzaile bilakatuko da.

Ez al du Meritukratiak gizon boteretsuek eskaintzen duten philanthrôpia galaraziko?

Gizon super-aberats typikoak ez du interesik publikoari laguntzean, ez-eta hala egiteko abilitaterik ere, edozein kasutan. Jende super-aberats gehiena gauza bakarrean espezializatzen da: beren buruak aberatsago egiten. Benetan sozietateaz arduratuko balira ez lukete aberastasuna pilatuko. Ez liekete politikariei ordainduko guztioi kalte egiten diguten legeak onar ditzaten. Bilionariak, bere zahartzaroan iritziz aldatu eta karitateari laguntzea erabaki arren, ez du gaitasun egokirik sozietatea hobetzeko.

Bill Gates-ek bizitza osoa eman zuen konpainia txikiak nola suntsitu ikasten, Microsoft-ekin lehiatzeko bezainbat haz ez zitezen. Orain bere harrapakin-fortuna donatu nahi du. Baina kualifikatuta al dago? Ez al lituzke erabaki azkarragoak egingo medikuntzako, ingeniaritzako, oikonomiako, soziologiako eta psykhologiako aditu hoberenen talde batek William Henry Gates Hirugarrenak baino? Zergatik eman zaio Bill Gates-i botere hau? Bere lehiakideak baino diruzaleagoa zelako? Bere banku-kontuaren betetzean errukigabeagoa izan zelako?

Familia-fortuna gehienak ez ziren sozietateari egindako ekarpenen bidez irabazi, baina ez al duzue uste ezen immorala dela familia horien aberastasunaz jabetzea?

Norbaitek dirutza eraikitzen badu jendea izorratuz, ez du ezer merezimentuz irabazi. Aberastasun lapurtua da. Bere aberastasuna ilegitimoa da eta biktimei itzuli behar litzaieke. Super-aberatsen dirutza gehienak ilegitimoak dira eta zuzena dena diru hori dagokion jendeari itzultzea da. Estatu Konfederatuetako esklabu-jabe familiek oraindik transmititzen dute jarauntsitako aberastasuna, esklabu beltzen lanez irabazia jatorrian. Milioika familia beltzi kendu zitzaion guztia biolentuki. Immorala dena familia horiek guztiek justiziarik jaso ez izana da. Moralki oker dagoena milionariek politikariei ordaintzea da, osasungintza ordainezin eginez familia eskubidegabetuei. Oker dagoena da familia.fortunak—beltzen bizkar eginak—bizitzetxeen kostua igotzeko eta jende inozentea kaleratzeko erabiltzea. Argi dago zein diren gaizkile immoralak. Ez dauka ezer nobletik familia super-aberatsei esklabuengandik eta konkistatuengandik jasotako aberastasun ilegitimoak metatzen uzteak. Atzera hartu eta biktimei ematea—familia eskubidegabetuei—, hori da moralki onargarria den politikê bakarra.

Meritudun bezala zenbatzen al da Goldman Sachs-eko salerosle bat, nork-ere ezerezetik egin baitu gorako bidea, gurasoen laguntzarik bat ere gabe?

Gezurrak nola esan, nola menderatu eta nola iruzur egin dakien psykhopatha bat ez da merituduna inola ere. Zabor kriminala besterik ez da. Odol-urdin pribilegiatuen morroiek ez dute meriturik; tendentzia kriminalak dituzte. Kontzientziarik eza ez da meritua; merituaren aurkakoa da. Lagun hurkoa izorratzeko prestutasuna ez da meritua; nazkagarria eta immorala da. Gutariko gehienok ez dugu gure komunitatea izorratzeko desirarik, baina arrazoiren batengatik jendea konstanteki izorratzen duten gezurtiek eta lapurrek hartzen dituzte gure sozietateko botere-posizioak.

Ez ezazu inoiz sinets ezen jende diruzaleena dela meritu gehien daukana. Jolastokiko intimidatzaile batek zure bazkariko dirua lor dezake, baina merezimentuz irabazi al du? Lapurketa ez da meritua. Parasitu baten eta pertsona zintzo baten arteko diferentzia da ezen parasituak ez duela hartutakoa itzultzen. Pertsona zintzoak pozez laguntzen du, parasituak inoiz laguntzen ez duen bitartean. Parasituak jendea erabiltzen du, eta ondorioz bere aberastasuna ilegitimoa da. Bere “bezeroak”, izatez, “biktima” izendatu behar lirateke. Goldman Sachs-eko inbestimentu kontseilariek beren bezeroei stocka erosteko esan zieten, baina bitartean Goldman Sachs horien porrotaren alde jokatzen ari zen sekretuki. Meritukratiak boteretik kentzen ditu psykhopathak. Diruzalekeriak hartutako pertsona bat ezin da merituduna izan inoiz eta ez du lekurik ezein botere-posiziotan.

Ez al du dêmokratiak “jendetzaren jakinduria” erabiltzen organikoki leaderrik hoberenak hautatzeko?

“Jendetzaren jakinduriak” bere burua maskaragabetu du. Jendetzaren jakinduriak porrotetik porrotera eraman gaitu, izan jendea elkar zapaltzea Ostiral Beltzetan, edo izan suge-olio saltzaileei jaurtiketa nuklearren kodeak ematea, edo izan kultuzko talde-pentsamentua, non-ere jende-artalde batek itsuki jarraitzen baitio elkarri amildegian behera.

Publikoa egunkarietako erreportaiek eta gezurti profesionalek gidatzen dute. Promesa ezinezkoak eta stylo dotorea besterik ez ditu behar salbatzaile lausengari batek publikoa sorgintzeko. IQ kolektiboa hondoratu egiten da leader boteretsu batek masak lausengatzen dituenean. Hau ez da erabaki garrantzitsuak hartzeko modua.

Jendetzaren jakinduria zorakeria bat da. Dêmokratiak erakutsi digu ezen jendetzaren jakinduriak leader ezgaientzako aukera ireki besterik ez duela egiten—eskuak astintzen espezializatzen den jendearentzako aukera. Ez da jakinduria inondik ere; mafiaren aginte hutsa da.

Ez al zuten oikonomistek kausatu 2008ko finantzial krisia? Ez al du Meritukratiak horrelako aditu iruzurgileen eskuetan utziko herrialdea?

2008ko krisia kausatu zuten iruzurtiak ez ziren meritudun adituak; lagunkoi pribilegiatuak eta politikari korruptuak ziren. Dêmokratian, politikariak, adituak hautatu behar ditu gobernuko hainbat rol betetzeko, baina ez du abilitaterik aditua nor den epaitzeko, politikari ignorante bat besterik ez baita. Horrela, bere lagunak hautatzen ditu—beren ergelkeria edo diruzalekeria axola gabe.

Zeinetaz fidatuko zinateke herrialdeko doktore azkarrena hautatzeko? Osasungintzako profesional guztien iritzi kualifikatuaz? Edo Bush Presidenteaz? Osasungintzaz arrastorik ere ez dutenek ez lukete osasungintzaren gidaritzaz bozkatu behar, zeren ez-adituek ez baitute abilitaterik kualifikatua nor den identifikatzeko. Meritukratiak 2008ko finantzial krisia eragotzi zukeen. Hainbat meritudun adituk ikusi zituzten abisu-zeinuak, baina politikari korruptu eta ergelek ignoratu egin zituzten.

Meritukratian, ezingo badut Presidentea bozkatu, zer paper jokatuko dut nire gobernuaren osaketan?

Zein arlotan zara aditua? Meritukratiak boteretu egiten zaitu gobernu-erabaki garrantzitsuak har ditzazun zure abilitateak erabakigarrien diren arloan. Kheirurgistek erabiliko dituzte eskalpeluak, pilotuek gidatuko dituzte hegazkinak, eta zuk ukango duzu zure espezialitatearen ardura. Meritukratiak aurrera eraman dezakezun hezkuntzarik onena emango dizu, eta zure talentua erabilgarria eta ongi erabilia izango den toki batera altxatuko zaitu. Gaituak direla eta sozietatea laguntzeko gogoz daudela konbentzitu zaituzten zure espezialitateko adituak bozkatuko dituzu. Gobernu-postu baterako hautatua izan zintezke eta zure bizitzako lanean oinarritutako politikêa ezarri. Meritukratiak meritudun jende guztiari eskatzen dio gobernuaren osaketan parte har dezan.

Ez al da maitasuna erantzuna? Maitasunaren boterea hedatuko bagenu, ez al luke jendea konbentzituko ondasunen metaketa gelditzeko?

Gizakiok metatzeko tendentzia dugu gure familiaz arduratzen garelako. Metatzen ez baduzu, beste norbaitek egingo du, eta zure seme-alabak desabantailatuak izango dira. Hau beldur legitimo bat da familia batek beste guztiak dominatzea posible egiten duen sozietate batean. Erantzuna edozein familiak botere gehiegi irabaz dezan ekiditea da. Zure gobernuak familiek botere suntsikorra kontsolidatzea saihestuko balu, zure seme-alaben etorkizunaz seguruago sentiaraziko zintuzke. Meritukratiak zure haurra oikonomikoki abusatua izateko arriskua amaitzen duenean, gai izango zara erlaxatzeko eta zure komunitatea zerbitzatzean fokatzeko, maitasuna zabalduz, eta mundu eder bat sortuz hurrengo belaunaldiari uzteko. Maitasuna abusurik ez dagoenean loratzen ahal da soilik.

Nolako sozietatea nahi duzu? Komunitate eroso bat non-ere familiek ongi komun baterako lan egiten duten, seguru baitakite ezen beren haurrek beti edukiko dutela behar adina? Edo hierarkhia oikonomiko infernal bat non-ere guztiak konstanteki paranoiko bizi diren eta familia psykhopathikoek aberastasun mugagabea bilatzen duten arma bezala erabiltzeko? Meritukratiak amaitu egiten du familia-feudoa. Eliminatu egiten du gehiegizko aberastasunak zure seme-alabei suposatzen dien arriskua. Beste familiek zure haurraren askatasuna mehatxatzen ez dutenean, ez zara metatzeaz arduratuko. Guztiok sentituko gara seguru; guztiok egingo dugu lan elkarrekin gure Star Trek etorkizuna eraikitzeko.

Zer du txarretik aberastasuna eta konexioak oinordetzan uzteak zure seme-alabak kaltetik babeste aldera?

Zergatik babestu behar zenituzke zure seme-alabak odol-urdinengandik? Zergatik onartu behar dute gurasoek agintzea gustatzen zaien ergel aberatsek beren haurrez abusatu ahal izatea? Erabil dezagun gure botere kolektiboa gure familiak intimidatzaileengandik eta pyskhopathengandik babesteko. Gure sozietateak sendikoikeria, lagunkoikeria eta pribilegioa ezabatzen dituenean, haur guztiak seguru eta oinarri berdintasunean egongo dira—inork ez du kezkatu beharko bere haurraren etorkizunaz. Jakingo duzu ezen zure seme edo alabak beste haurrek adinako aukera eta baliabideak izango dituela: zoriontsu, sorkor, asebete eta oparo izateko behar den guztia. Zibilizazioaren onuretarako irisbide berdintasuna giza eskubide bezala onartzen denean, zure haurrak babesteaz kezkatzeari utziko diozu. Bizitzaren behar basiko guztiak eskuragarri izango dira guztientzat, eta ez zaizkio inori ukatuko. Meritukratiak ezabatu egiten du dynastia abusiboen mehatxua. Meritukratiak guztiei ematen die aurrera egiteko behar duten guztia. Meritukratia da zure seme-alabak babesteko modurik onena. Utz iezaiezu mundu hobe bat zure seme-alabei.

Ez al da jendeari dohako bizitzetxea, hezkuntza eta osasungintza ematea komunista?

Komunistek ere txapela janzten zuten, saltxitxak jaten zituzten, eta mahai-tresnak erabiltzen zituzten. Komunista egiten al ditu horrek txapelak, saltxitxak eta mahai-tresnak? Badakizu ezen Hitler-ek tea edaten zuela? Agian Sieg Heil bat egin behar zenuke hurrupa bat hartzen duzunero, zeren argi baitago ezen tea edateak Nazi egiten zaituela.

Ez al da estatua inkonpetentea? Estatu inkonpetente batek nola laguntzen ahal die hiritarrei libertate positiboa erdiesten?

Estatua inkonpetentea da dêmokratiak jende inozo eta lagunkoia boteretzen duelako. Gure gidaritza politikoa konponezinki korruptua da. Meritukratiak instantean soluzionatzen du inkonpetentziaren problêma, bakoitzari bere ezagutza-arlora mugatzen den botoa eskatuz, eta ignorantea zaren gaiei buruzko botoa emateari uko egin diezaiozun eskatuz. Estatuaren inkonpetentzia dêmokratiaren porrotaren ondorio zuzena da. Libertate positiboa estatu Meritukratiko konpetentearen bidez lortuko da, zein-ere gizadiak eskaintzen ahal dituen garunik hoberenez osatzen baita, bakoitza bere ezagutza-arloan lan eginez.

Nola eraldatzen ditu gobernu Meritukratikoak ardi bezatuak hiritar boteretutan?

Ardiak argizta daitezke. Meritukratia diseinatuta dago herrialdeko hezitzaile hoberenak aurkitu eta pertsona guztiei hezkuntza bikain bat emateko ardura har dezaten. Lehen klaseko hezkuntza argiztapena ekartzen duen indar askatzaile bat da. Ikasleek barne-indar eta kharaktêr erreserba sakonak aurkituko dituzte. Haurrak ikas-mahai deserosotan pilatu eta 6 orduz itsuki obeditu dezaten agindu beharrean, Meritukratiako eskolek iniziatiba hartzen, sorkor izaten eta oinarrizkoa ezagutza zabaltzen duten hurrerabide berriak asmatzen irakatsiko diete. Eskolek saritu eta exaltatu egingo dituzte sorkortasuna eta pasioa, idea erradikalen inkubatokiak izango dira, eta idea hoberenek eskolako ateak lehertuko dituzte beren argitasunaz, sozietatean zehar zabalduko dira, eta eraldatu egingo gaituzte zerbait berri eta harrigarrian. Haurrek ez dute inoiz gehiago espetxean zeharreko martxa egingo kanpaiak jotzen duenean. Guztiok dakigu ezen gaurko eskolak gehiago arduratzen direla obendientzian trebatzeaz hezkuntzaz baino. Gobernu Meritukratiko baten lehen ekintza eskolak argiztatzea izango da.

Gobernuak Jaraunspen Zergaren bidez lortutako irabazi guztiak gerra zentzugabeetan xahutzen baditu, orduan zer?

Benetan uste duzu ezen meritukratek Irakeko Gerra hasi zuketela? Ia aditu independente guztiek salatu zuten Irakeko Gerra hasi aurretik. Gertatzea nahi zuten bi talde zeuden bakarrik: gerra onuralariak eta Israel lobbya. Beste edozein talde informatu edo edukatu gerraren aurka zegoen. Gerra hori gertatzea ezinezkoa litzateke meritukratia batean. Pentsaezina litzateke. Ez litzateke inoiz mahai gainean egongo. Gure dêmokratian, aditu guztiak ignoratuak izan ziren gerra onuralariek slogan iruzurtiak oihukatzen zituzten bitartean. Meritukratiak aditu ignoratuak Etxe Zurian jarriko lituzke, eta Dick Cheney gerra onuralaria espetxean jarriko luke. Bat zaitez Meritukratia Alderdira eta ziurta ezazu ezen gerra onuralariek ez dituztela inoiz gehiago zure haurrak heriotzara bidaliko Halliburtonen izenean.

Typo psykhologikoak bereizteak ez al du ganbera isolatuak sortzeko arriskua ekartzen, non-ere jendeari ukatu egiten zaion hazkuntza-experientzia baliagarria beste typoekin batera?

Jendeak beste typoekin harremanak izan eta kooperatuko du, baina modu askoz ere produktiboagoan gertatuko da. Ikasketa efektiborako, jendeak haserreetatik eta etenaldietatik aske izan behar du. Ikastean, typoak nahasten direnean, guztiek galtzen dute arreta eta desorientatu egiten dira. Gaizki komunikatzea frikzio iturri konstantea da—energeia galera. Suaren alarma piztuta dagoen bitartean kalkulua ikasten saiatzea bezala da. Typo psykhologiko desberdinek sozialki eta profesionalki elkarrekingo dute, baina elkarrekintza ingurune askoz ere produktiboagotan gertatuko da, non-ere aniztasuna onuragarria izango baita, eta ez oztopo deseroso bat.

Ez al du Meritukratiak merkatu askearen saindutasuna biolatzen?

Ez dago merkatu askerik. Merkatuak osoki harrapatuta daude—mota bateko edo besteko kartelek dominatuta. Ez esan merkatua askea denik; esan ezazu ezen iruzurtuta dagoela, esklabututa, bahituta. Gaurko merkatuak ez dira galtzaileentzako tranpak baino. Zenbat bilioi ostu da pentsioetatik merkatu-manipulazioa erabiliz? Merkatu askearena mytho bat da, salerosleek, kartelek, oligopolioek, influentzia sareek, eta lagunkoi super-aberatsek sineskoiengandik dirua erauz dezaten. Dêmokratiaren bidez hautatutako politikari korruptuek kartel hauetako hainbat babesten dituzte. Beste hainbat kartel naturalki sortzen dira anti-trust betearazpen-ezagatik—gobernu akatsagatik.

Oikonomistek “merkatu distortsio” terminoa erabiltzen dute merkatuak aske izateari utzi eta iruzurtua, hautsia, harrapatua, edo biolatua bilakatu den egoera deskribatzeko. Zehazki orain, gure merkatuak ezin dira “distortsionatuago” egon. “Merkatu askea babestu” behar genukeela esaten duen edonor phantasia mundu bati buruz ari da, zeren argi baitago ez dagoela merkatu askerik mundu honetan. Merkatu askea al da gobernu korruptuak nekazaritza-korporazio jakinei laguntza astronomikoak ematea? Merkatu askea al da telephono konpainia eskukada batek azpiegitura guztia erosi eta prezioak igotzeko kolusionatzea?

Merkatu askeak tresna oikonomiko garrantzitsuak dira, baina gobernu konpetente baten kontrolpean daudenean funtzionatzen dute bakarrik. Berau gai denean oztopatzeko kartelak, monopolioak, oligopolioak, kolusioa, kapital-kontzentrazioa eta informazio pribilegiatuaren salerosketa. Dêmokratiak ez ditu inoiz arazo hauek konponduko. Erahil itzazu merkatu manipulatzaileak—bat zaitez Meritukratia Alderdira! Meritukratiak kartel merkatu-suntsitzaileak azaleratu eta ezabatuko ditu.

Zergatik uste duzue ezen hezkuntzari dirua emateak berau hobetuko duela?

Ikerketek erakutsi dute ezen ikasgela-systêma arkhaikoa dela; eskola-systêma ez da adaptatu iraultza industrialaz gero. Irakaskuntzan, adituek ikasteko modu berriak ikertu eta garatu dituzte eta nola funtzionatzen duten frogatu dute, baina politikari inkonpetente eta korruptuek methodo garaiago hauek ignoratu dituzte.

Estatu Meritukratiko batek ez ditu arazoak diruarekin estali nahi. Aitzitik, estatu Meritukratiko bat inteligentzia aurkitu eta erakartzeaz arduratzen da, jenderik adimentsuena lanean jartzeaz. Meritukratiaren goiburua hau da: “Ez estali arazoak diruarekin! Erabili inteligentzia!” Experimentazioa, pasioa, sorkortasuna eta munduko aditurik adimentsuenak—hauek dira hezkuntza hobetuko duten indarrak. Diruarekin soilik ez da aski izango. Behar duguna gure hezitzaile eta ikerlari argitsuenen experientzia eta inteligentzia da—meritudunena.

Meritukratiak, ez ditu soilik baliabideak eskuragarri jartzen; adituei behar duten boterea ematen die hurrengo belaunaldiko hezkuntza-systêma sortzeko—gure Star Trek etorkizunera gidatuko gaituena.

Ez al dio oikonomiari kalte egingo ingurugiroaren hondamena amaitzeak?

Zer motatako sozietate gaixo batek kontsideratzen du ezen lurra suntsitzea ona dela oikonomiarentzat? Ikusten duzu zenbateraino den maltzurra gure gidaritza oikonomikoa? Oikonomia espeziearentzako aberastasuna sortzeaz arduratzen da, baina espezie bezala ditugun ondasunik baliotsuenak ur garbia, oikosystêma ukitugabeak eta kostalde seguru eta bizigarriak dira. Ondasun hauek suntsitzeak ezin du inoiz on izan oikonomiarentzat.

Gobernu-oikonomista korruptuek baieztatzen dute ezen ingurugiro osasuntsu batek ez duela balio oikonomikorik. Baina galde iezaziozu aleatorioki hautatutako oikonomia irakasle bati. Adieraziko dizu ezen oikonomiaren lanbideak sendoki defendatzen duela ezen gobernuak “externalitateak internalizatu” behar dituela aberastasun nazionala sustatzeko. Externalitateak internalizatzeak esan nahi du ezen korporazioek edo ingurumena kaltetzen duen jendeak (edo ongi publikoa kaltetzen duenak, orokorrean) egindako kaltearen erantzule egin behar direla. Erantzule egiten ez badira, oikonomiak sufritu egiten du. Zergatik dago hainbesteko diferentzia gobernu-oikonomista korruptuen eta benetako oikonomisten artean?

Ingurugiro osasuntsu bat aberastasun iturri ikaragarria da. Ingurumenari egindako hobekuntzak output oikonomiko bezala neurtu behar lirateke BPGan. Ingurumenaren suntsiketa BPGtik kendu behar litzateke, estatistika iruzurgarriek engaina ez gaitzaten. Ingurumenaren suntsiketa urrezko arraultzeak erruten dituen oiloa hiltzea da.

Oparoak izan nahi badugu epe-laburreko “korporazio” mentalitatea eten behar dugu—hiruhilekoa amaitu aurretik irabaziak sortzearren bere buruari tiro ere egingo liokeen mentalitate hau. Gure lurra, basabizitza, ura eta airea gordetzea oso ona da oikonomiarentzat.

Milionarien Jaraunspen Zergarekin ere, ez al dute familiek zitalki lehiatuko, familiarteko lehia jokabide naturala delako?

Familia-feudoa komunitate osasuntsu bat izateko esperantza oro ezabatzen duen gatazka-espiral suntsikorra da. Gatazka-espirala familia diruzale batek extra boterea edo prestigioa lortzen duenean hasten da. Orduan, beste familiek, botere defentsiboa bilatzen dute beraietaz abusa ez dezaten. Zero-baturako jokalari hauen %90ak ez luke botererik bilatuko mehatxatuta egongo ez balitz, gatazka-espiral honen zentzugabetasuna frogatuz. Botere dynastikoaren metaketa legez kanpo uzten duen gobernu Meritukratikoak geldiaraziko du armamentu lasterketa. Psykhopatha egoskor batzuek soilik eutsiko diote gatazkari, baina hain izango dira indargabeak ezen inor gehiago ez dela mehatxatuta sentituko. Gatazka-espirala amaitu egingo da.

Gatazka-espiral bati gara dadin uzten zaionean, azkar gidatzen du gizartea izpiritu kooperatiboaren anihilaziorantz. Itxaropenik gabeko zero-batura joko bat sortzen da. Emankorrak eta magnanimoak liratekeen familiak paranoiko eta etsaitasunezko bilakatzen dira. Familia-feudoa suntsikorra da familia guztientzat—baita irabazleentzat ere—zeren gatazkan xahutzen den energeia guztiak espezie osoaren garapen sozial eta tekhnologikoari eragiten baitio. Gure Star Trek etorkizunaz gozatu beharrean, guztia-irabazlearentzat arratoi-lasterketa ziztrinean itsatsita gelditzen gara.

Zergatik ez dugu eraikitzen komunitate bat non-ere guztiak sentituko diren ongi orokorrari ekarpenak egiteko bezain seguru? Gobernu Meritukratikoak hasi aurretik geldiaraziko ditu gatazka-espiralak. Familia-feudo iraunkorreko mundu batean bizi nahi al duzu, non-ere familia bakoitza etengabe ari den besteak bizkarrean aiztokatzen? Edo nahiago zenuke zure familia babestu ahal izateaz gain komunitatea ere babesten ahal duzun mundu bat? Mundu bat non-ere ez duzun kezkatu behar beraiek gora egiteko zu beherantz bultzatzen zaituzten psykhopatha gutxi horiez?

Meritukratia arduratzen al da ordezkaritza berdintasunaz?

Hemen arazoa ordezkaritza berdintasuna nola definitzen duzun da. Meritukratiak ordezkaritza berdintasuna lortzen du dêmokratiak huts egiten duen horretan. Dêmokratiak onura berdina ekartzen al dio pertsona bakoitzari? Dêmokratia batek erabaki bat hartzen duen bakoitzean, hamarretik bederatzitan familia super-aberatsei ekarriko die onura beste guztiei desabantaila ekartzen dien bitartean. Hori ez da ordezkaritza berdintasuna. Estatu Batuetan, multi-milionariek beren idazkariek baino zerga ratio baxuagoak dituzte. Norentzat ari da dêmokratia lanean? Dêmokratiaren historiak erakusten du ezen hautesontzia hainbat urtetik behin bisitatzeak ez gaituela ordezkaritza berdintasunera eramaten. Politikariek boterea hartzen dute eta orduan jendearen borondatea ignoratzen dute. Politikariek hautatuak izateko gezurra esan dezaketenean, jada ez dago ordezkaritzarik ere.

Meritukratiak ordezkaritza berdintasuna lortzen du helburu sozialak benetan erdietsiz. Guztiok nahi dugu oparotasun gehiago, osasungintza hobea, hezkuntza aukerak, eta pobreziaren amaiera. Meritukratiak aditu kualifikatuak postu egokietan jartzen ditu, gobernuak helburuok benetan erdiets ditzan. Helburu sozial hauek erdietsiz, Meritukratiak herriaren borondate orokorra ezarri eta ordezkaritza berdintasuna frogatzen du. Meritukratiak ez du sozietatea hobetuko duela esaten soilik; benetan dauka plan logiko bat, eta hori egiteko modu sinesgarri bat.

Gobernu Meritukratikoa explizituki arautzen da hiritar guztien bizitzaren kualitatea hobetzeko. Gidaritza-posizioak publikoki kontrolatzen dira eta parte interesatuek beren ahotsa dute. Edonor izan daiteke gidari baldin-eta bere meritua frogatzen badu. Froga ezazu zure ezagutza, zure abilitatea, zure experientzia, arazo sozialak konpontzeko zure plana. Konbentzi itzazu zure ezagutza-arloko besteak zure ekarpenaz. Systêma Meritukratikoak beren abilitatearen eta guztiei onura ekartzeko gogoaren arabera hautatzen ditu leaderrak, eta benetan guztiek jasotzen dituztenean onurak, benetan guztiak daude ordezkatuta.

Ez al lukete adituek beren interes propioaren arabera bozkatuko? Zerk geldituko ditu doktoreak korruptu izan eta beren buruari diru gehiago bozkatzetik?

Benetan uste duzu ezen doktore guztiak korruptuak direla? Edo soilik elite murritz bat, zeinek-ere diruzalekeriaren naturagatik besteek baino botere eta aberastasun gehiago metatu baitu?

Zer gertatuko litzaioke entrepresa haundi bati sortu zuen pertsona bat-batean hilko balitz? Nor bilakatuko litzateke jabe ezkontiderik edo seme-alabarik ez balego? Estatua entrepresen jabe bilaka liteke?

Ukan ezazu buruan ezen benetan haundiak diren negozio gehienak akziodunen jabetzazko korporazioak direla. “Jabe” baten heriotzak eragin gutxi ukango luke, pertsona horren akzioak uneko merkatu-balioan saltzen ahal bailirateke sinpleki. Jabetza esklusibo bat (norbanako bakar batek gidatu negozioa), bestalde, salgai jarri nahiz itxi eta likidatu egin liteke. Negozio “haundi” bat negozio profitagarria da seguru aski, eta honek erakargarri egiten du erosleentzat. Edonola ere, inork negozioa erosi nahi ez balu, ateak itxiko lirateke, produktu eta azpiegitura guztia salduko litzateke, eta hori litzateke amaiera.

Meritukratiak “sozial kapitalismoaren” politikê oikonomikoa besarkatzen du. Merkatuen erregulazio zorrotza eta, are, laguntza oikonomikoa babesten duen arren, bere helburua ez da negozio ororen jabe izan eta hauek gidaritza bere gain hartzea.

This FAQ was translated into Vasconish/Basque by Bingen Haretzederra. If you encounter any spelling mistakes, grammatical errors or improvements that can be made, please contact us through our Contact form, by clicking here. Thank you!
   THE MERITOCRACY PARTY is creating a world where every child is guaranteed an equal opportunity to thrive. If you share this ideal, consider making a small donation to fund our servers, or join the MERITOCRACY INTERNATIONAL as a volunteer.

   We are artists, activists, writers, and intellectuals who crave an authentic and fair world. We feel the anomie of this age but we have a plan to fix it. Join us and create a better future‒make your grandkids proud.

Volunteer for the MERITOCRACY INTERNATIONAL.
Meritocracy Party

Trackbacks/Pingbacks

  1. Nabar iraultza | zuzeu.com - March 16, 2014

    […] berdintzailea hondoratu zenez gero, egungo egoera eralda dezaken alternatiba iraultzaile bakarra Meritukrazia da. Mundu Ordena Zaharra diruan oinarritzen zen. Mundu Ordena Berria merituan oinarritzen da. […]

MORE ARTICLES

Why the Radical Left Needs Trump to Win—Part II

This article is the second part of a two-part article series. Read Part I of Why the Radical Left Needs Trump to Win by Phoenix Goodman. Some have argued that the leftist... more

Why the Radical Left Needs Trump to Win—Part I

Make America Groped Again"Only a crisis - actual or perceived - produces real change. When that crisis occurs, the actions that are taken depend on the ideas that are lying around.... more
close
Visit Our Facebook PageVisit Our Facebook Page