Inheritance Tax FAQ (EU)

Ez al da nire erabakia nire ondasunekin zer egiten dudan determinatzea?

1,100 bilionarik munduko 2.5 milioi pertsona behartsuenek baino bi aldiz ondasun gehiago dute. Jendearen gehiengoak bere seme-alabei uzteko ondasun gutxi du, edo ezer ez. Sozietatean zuzentasuna eta justizia nahi badituzu, esentziala da neurri bat ezar dadin gehiegizko aberastasun metaketak ekiditeko. Zure seme-alabei eta haien ondorengoei lagundu nahi badiezu, beraiegatik egin dezakezun onena da ziurtatzea ezen ez direla systêma iruzurtu bateko galtzaileak, non-ere pribilegiatuek arrakasta bermatua duten. Hain desberdintasun haundiak dituen sozietate batean, zure ondasunak nora joango diren erabakitzea gobernuari egokitzen zaio, zeinek borondate orokorraren interesaren alde egiten baitu soilik. Milionarien Jaraunspen Zerga eta %100 Jaraunspen Zerga aukera berdintasunerako ezarpen legal eta oikonomikoak dira.

Nire jaraunsleek ez badute jaraunspena merezi, orduan zergatik mereziko luke beste inork (sozietateak, gobernuak)?

Meritukratia zuk zeuk egiten ahal duzunari buruz da, ez jendeak zugatik egiten ahal duenari buruz. Sozietateak zure jaraunspena merezi du, jaiogabe bakoitzak aukera berdintasuna merezi duelako, izaten ahal den hori guztia izatera irits dadin. Norbanako azkar, ambiziotsu eta autonomoz osatu sozietatea nahi dugu, zeintzuen talentu eta indarrak maximizatuak izango baitira. Pribilegioaren sozietatean soilik jende eskukada batek izan ohi ditu hau erdiesteko baliabideak. Jaraunspen Zerga gizadiaren historiako zergarik garrantzitsuena da. Zerga honen gainean etzaten da gizadiaren patua, eta giza askatasuna bera. Esentziala da hau Herria zerbitzatzeko erabil dezagun. “Gizon belaunaldi batek beste bat hypothekatzeko eskubiderik ote duen aztertzen duen galdera, itxuraz, uraren gure alde honetan ez da inoiz hasi. Baina, halakoak dira galderaren ondorioak ezen erabakia merezi izateaz gain, lekua ere merezi duela gobernu bakoitzaren printzipio fundamentalen artean. Sozietatearen printzipio elementalei buruzko hausnarketan murgilduta gaudelarik hemen, hausnarketaren norabideak galdera hau ekarri dit gogora; eta gai uste naiz frogatzeko ezen horrelako hypothekêrik ezin dela transmititu. – Lur honetan ezartzen naiz, eta uste dut berez ebidentea dela ‘ezen lurra bizidunena dela usufruktuan’: ezen hilek ez dutela ez botererik ez eskubiderik beraren gainean.

Norbanako batek okupatutako zatiak berarena izateari uzten dio berak izateari uzten dionean, eta sozietatera itzultzen da. Sozietateak ez badu araurik osatu heriotza osteko lurren apropiaziorako, lehen okupatzaileek hartuko dute. Hauek, eskuarki, zenduaren emaztea eta seme-alabak izan ohi dira. Apropiazio-arauak osatu badira, arau horiek emazteari eta seme-alabei eman diezaiekete, edo horietakoren bati, edo zenduaren legatuari. Bere kreditariari ere eman diezaiokete. Baina haurrak, legatuak, edo kreditariak, ez du eskubide naturalez hartzen, baizik-eta kide diren sozietatearen arau baten bidez, zeinekiko subjektuak baitira. Orduan, ez dago gizonik, eskubide naturalez, okupatu dituen lurrak edo okupazio horretan ondorengo diren pertsonak hypothekatzen ahal dituenik berak egindako zorren ordainketarako. Zeren-eta hala egiten ahal balu, posible bailitzateke, bere bizitzan zehar, ondorengo hainbat belaunaldiren lurraren usufruktua xahutzea, eta orduan lur hori hilei legokieke, eta ez biziei. Hau gure printzipioaren alderantzikatzea litzateke.”—Thomas Jefferson

Ez al da gobernua korruptua, ineptua eta inefizientea, eta ez al luke beraz lan gogorrez irabazitako ondasunei erabilera ona ematen huts egingo?

Oroitarazi behar da ezen Milionarien Heriotza Zerga eta %100 Jaraunspen Zerga ez direla Meritukratiaren fazeta autonomoak, baizik-eta biek batera bere zutabeetako bat osatzen dutela. Meritukratia batek modu egokian funtziona dezan, bozkatze-systêma ere aldatu egin beharko da, eta soilik adituei eta ezagutza frogatudun norbanakoei (titulazio bidez edo estatuak egindako test bidez) ahalbidetuko zaie bozkatzea arlo espezifiko bakoitzaren baitan. Edozein arlotan hautatutako ofizial batek huts egiten badu bere jardunean, publikoak objekzio legal bat zabaldu ahal izango du, eta ofizial hori kargugabetua izango da immediatuki. Orduan, objekzio publikoa legearen auzitegi batek eta dagokion arloko adituen panel batek berrikusiko dute. Honen ondotik, jakinarazpen publiko oso bat egin ahal izango da ofizialaren ekintzei eta ekintzen arrazoiei buruz. Alderdi politikorik edo agenda politikorik egongo ez denez, gobernuko ofizialak indibidualki kargugabetuak izan ahal izango dira egitura osoa urratu gabe. Horrelako kargugabetze bat auzitegi-kasu justu bezala trata liteke eta protokolo jakin bat jarraituko luke. Ofiziala errudun bada korrupzio edo iruzurragatik, espetxe-zigorrari aurre egin beharko dio. Ofiziala ineptua edo negligentea gertatzen bada, bere lanean ordezkatua izango da eta lan berri bat bilatu beharko du. Hainbat gobernuk systêma oso efizienteak dituzte jada, Suitzak edo Singapurrek kasu. Meritukratiak synthetizatu egingo ditu munduan zeharreko hainbat jarraibide eraginkor, gizakoiki posible den gobernurik efiziente, transparente eta arduratsuena eskaintzeko.

Ez al du Jaraunspen Zergak jada zergatuta dauden ondasunen gaineko zerga bezala funtzionatzen?

Honek zerga-systêmaren gaizkiulertze haundia erakusten du. Normalean jabetza baten prezioa askoz haundiagoa izaten da heriotza-unean etxea erosi zenean baino. Inflazioaren eraginez irabazitako balioa zergaz-askea zen. Ondorioz, jabetzaren prezioa, izatez, behin dago zergatuta bakarrik, heriotza-unean, pertsonak haren beharrik gehiago ez duenean. Gainera, soilik populazioaren %7a da Jaraunspen Zergak eragingo liokeen kapitalen jabe. (Edukiaren zati bat ondorengo helbidetik paraphrasitua: http://www.taxresearch.org.uk/Blog/2006/07/31/lets-be-clear-inheritance-tax-is-not-doube-taxation/)

Zergatik da hain okerra nire familia zaindu nahi izatea?

Zure familiarengatik eta etorkizuneko belaunaldiengatik egin dezakezun gauzarik onena Milionarien Jaraunspen Zerga babestea da. Gaur egun bizi dugun egoeran, familia eskukada batek abantaila ikaragarriki proportziogabeak pilatzen ditu gehiengoaren aldean. Hezkuntza da sozietate meritukratiko baten oinarria. Ziurtatu nahi dugu ezen normalean elitearentzat bakarrik erreserbatuta dagoen hezkuntza haur guztiek edukiko dutela, zein familiatan jaio diren axola gabe. Lesio batengatik edo bat-bateko heriotzagatik zure familiaz arduratzeko baliabideak galduko bazenitu nolabait, zure seme-alabek bermatuta leukakete emaitza posibleetan onena bizitzan. Jaraunspen Zergak ez du esan nahi okerra denik zure familia zaindu nahi izatea; izatez, esan nahi du ezen familia guztiek merezi dutela ziur egotea beren seme-alabek ukango duten aukeren berdintasunaz, beren buruarentzako etorkizun hobe baten eginbidean.

Ez al da gurasoen ardura eta sen naturala ahal bezain beste aberastasun eta jabetza uztea beren seme-alabei?

“[Galdera hau egiten ari bazara,] orduan argi eta garbi ez zara meritukrata bat. Pribilegioaren Sozietatean familia aberatsek finantzial abantaila ikaragarriak eman diezazkiekete beren seme-alabei, beste haur guztien bizkar. Esaten duzu ezen sen naturala dela gurasoek seme-alabei ahal duten bezain beste eman nahi izatea. Bada, orduan, seme-alabei finantzial abantailarik eskaini ezin dieten gurasoek ahal bezain determinatuta egon behar lukete beste ezein gurasok hala egin ez dezan. Inozo batek bakarrik hartzen du parte irabazi ezin duen joko batean. Erresuma Batua bi mailatako sozietatea da. Populazioaren %7a pribatuki edukatzen da eta herrialdeko lanik onenen ehuneko hirurogeita hamarra ziurtatzen dute. Estatu-edukazioa ukan duen %93ak lan onenen artean geratzen den %30agatik borrokatu behar du. Bigarren klaseko hiritartzat duen systêma batean parte hartzen duen oro ergela da. Beren seme-alabengatiko ardura duten guraso guztiek nahi izan behar lukete ororen gainetik seme-alabek bizitzan aukera justu bat izan dezaten, eta bigarren klaseko hiritarrak ez direla ziurta dakien. Beren seme-alabei aberatsen seme-alabek dituzten aukerak uka diezazkieten onartzen duten guraso guztiak ezgaiak dira guraso izateko. Guraso on orok eskatu behar du %100 Jaraunspen Zerga systêma iruzurtugabe bat ziurtatzeko, justua guztientzat, non-ere aberatsek ezin izango baitute arrakasta erosi. Modu honetan bakarrik eskaintzen ahal diete guraso pobre guztiek “ahal bezain beste” beren seme-alabei. Beren seme-alaben interesak defendatzen ari dira, joko-zelai berdin bat izan dezaten ziurtatuz. Ezin badizkiete ondasunak eman, gutxienez zuzentasuna, justizia eta aukeren berdintasuna ematen ahal diete.”— “220″ (—284) aliasdun kolaboratzaile anonymoak idatzia.

Zergatik ordaindu behar nieke huts egin duten gurasoen haurrei?

Aukera berdintasunean oinarritutako komunitate batean, ez legoke familiarik beste familiei errespetu eza erakutsiko liekeenik gehiegizko baliabideak metatuz beste guztien bizkar. Familia bateko gurasoek beren seme-alaben arrakastan bezain interesatuta egon behar lukete inguruko familietako seme-alaben arrakastan. Huts egin duten familiek krimenera eta pobreziara jotzen dute, baina familia horietan, inbestimentu txiki batekin, jendea produktibo eta osasuntsu bilakatuko litzateke, eta guztion ongizatean lagunduko lukete. Sozietateak ezin du zero-batura joko bat izan. Guztiok jasotzen ditugu onurak guztiok jasotzen ditugunean onurak. Gaurko sozietateak ondasunen lorpena sustatzen du arrakastaren eta statusaren zeinu bezala, eta aldi berean ukatu egiten dio kopuru erraldoi bati poztasuna lortzeko aukera errealista oro. Honek jende bat kriminalitatera eramaten duen egitura sozial bat sortzen du, hori baita sozietateak on gorentzat saltzen duen statusa lortzeko duten bide bakarra. Sozietate meritukratiko batek ziurtatu egiten du ezen mokokadaren ordena abolitua izango dela, eta ezen guztiok, salbuespenik gabe, jasoko ditugula zibilizazioaren fruituen onurak. Zure familiak ez du inoiz gehiago arduratu beharrik izango statusa galtzearekin edo posizioa galtzearekin mokokadaren ordenean, zeren-eta familia guztiak izango baitira aberats, asebeterik eta pozik, bizitzako behar guztietarako irisbidea ukango baitute, eta auto-aktualizaziorako aukera ukango baitute.

Ezin naiz gobernuaz fidatu dirua egoki erabil dezan.

Gobernua super-aberatsek gidatzen dute super-aberatsentzat. Gobernua meritukratikoki berformatu eta bersortzen denean, ez du dirua oker erabiliko, eta horren ordez, meritudun adituen gidaritzapean, giza sozietateak ezagutzen duen modurik inteligenteenean erabiliko du dirua. Super-aberatsen onurarako soilik ekiten duen gobernu baten ordez, gobernuak guztien onurarako ekingo du, eta ez du dirurik xahutuko gerretan edo hauteskunde onurarako txerri-upel proiektutan.

Nire aitaitak bere landetxea utzi zigun oinordetzan; %100 Jaraunspen Zergak gure familiari berau kenduko liokeela esaten ari zarete?

Zure aitaita landetxearen %100aren jabe al zen? Eta zure amama? Eta landetxean lan egiten zuten zure aitaitaren langileak? Zure seme-alabek landetxean lan egiten badute, partehartze oikonomiko bat merezi dute landetxean. Arazoa aitaitengan eta familia-landetxeetan eta familia-negozioetan zentratuta, ez dira behar bezala ulertzen familia hauetan gertatzen diren azpikorronte autoritarioak. Nola egon daiteke ongi, familia-negozio batean, familia osoak laguntzea negozioan baina soilik “aitaita” bakar batek ukatea jabetza? Horrek ez du zentzurik. Landetxe bat ukan nahi baduzu, kide guztiek ukan behar lukete jabetza; eta kide guztiek ukango balute jabetza, landetxeari ez litzaioke Jaraunspen Zerga aplikatuko baldin-eta kide guztiak hilko ez balira. Gure zerga-systêmak negoziorako ikuspuntu kooperatiboago bat sustatzen du. Jabearen interesaren alde doa bere landetxeko partehartze oikonomikoa elkarbanatzea, bere negozioaren biziraupena bermatzeko, estatuaren jabetzarik gabe. Estatuak landetxearen parte baten jabetza eskuratzen duenean, beste parteei zati hori prezio justu batean atzera erosteko aukera emango zaie, nahiz-eta abantaila asko izango dituen estatuarekin jabetza partekatua izateak ere. Meritukratiak aintzatetsi egiten du nekazari familien jakinduriaren aberastasuna, zein-ere sinpleki galdu egiten baita salerosle haundien eskaera burugabeengatik. Animalien ongizatea errespetatzen duen nekazal industria bat nahi dugu. Pasiodun nekazariak nahi ditugu, goi kualitatezko elikagaiak ekoizten dituztenak beren irizpideen arabera, sektore pribatuaren interferentzia konstanterik gabe. Estatuaren nahiz nekazarien, bien interesaren alde doa lurren biziraupena bermatzea etorkizunean etorriko diren belaunaldientzat. Nekazaritzan adituei boterea eman nahi diegu, erabaki egokiak egin ditzaten gure nekazal etorkizunerako. Estatuarekin partekatutako jabetzak jendearen entzuna izateko eskubidea bermatzen du. Merkatuak ezin ditu nekazariak gehiago ignoratu. “Oin-eta-aho gaixotasuna” bezalako gaitzen agerraldiak sortarazten dituzten praktikê txarrak nekazariek kostuak murriztu behar izateagatik gertatzen dira, sektore pribatutik egiten zaizkien eskaera intransigenteei erantzuteko ahaleginean. Populazioari sortzen dion arriskua haundiegia da typo honetako praktikêek luzeago jarrai dezaten. Gobernu meritukratikoak belaunaldiz belaunaldi irabazitako experientziaren aberastasuna erabili nahi du munduko nekazaritza adibiderik argitsuena sortzeko. Etorkizunean inbestitu nahi dugu, nekazari gazte eta gogotsuengatik. Jendearentzat hoberena den hori nahi dugu: elkarrekin lan egitea merkatuaren tyranniaren aurka.

Zer gertatzen da ezkontide bat hiltzen denean? Familia etxetik kanporatuko duzue?

Senarrak familiaren jabetzaren %100 duen eta emaztea ezeren jabe ez den egoera horietarik bat al da hau? Zergatik kontsideratzen da gauza on bezala ezkontide bakar bat guztiaren jabe izatea? Bi guraso eta bi seme-alabako familia nuklear typikoan amak eta aitak familia-ondasunen zati banaren jabe izan behar lukete, eta haurrei fideikomiso batean gordeko zaie beren zatia, zeinek-ere bermatuko baitu beren aukera, beste haur guztienarekin batera. Aita etxearen %50aren jabe bada, orduan beste %50a amari egokituko zaio, eta erdi horri ez zaio Jaraunspen Zerga aplikatuko. Gaur egungo jabetzaren legeak arrakastatsuki kudeatzen ditu horrelako egoerak.

Ez al da hau totalitarismo hutsa? %100 Jaraunspen Zergak nire askatasuna urratzen du.

Askatasunari eta libertateari buruz ari garela bi bertsio daude. Alde batetik libertate negatiboa dago eta beste aldetik libertate positiboa. Libertate negatiboak ezerengandiko edo inorengandiko askatasuna esan nahi du, e.g., gobernuaren interferentziarengandikoa. Hau da gure sozietateetan emphatizatzen den askatasun typoa. Inork ez du nahi beste inork bere gauzetan muturra sar dezan, eta are gutxiago Estatua bada. Honek bi aldetara funtzionatzen du. Gobernua zutaz ez arduratzeak esan nahi du ezen egoera kritikoa denean izango duzun laguntza bakarra zure lagunengandik eta familiarengandik jasoko duzula. Agian hau nahikoa da zuretzat. Jendearen gehiengo batentzat ez da nahikoa, eta, sarri, gure kaleetako gaizkile, drogodependente eta etxegabe kopuruan eragiten duen arrazoi nagusi bat da. Libertate positiboak aurkakoa ordezkatzen du. Ezertarako askatasuna ukatea esan nahi du. Zure potentziala betetzeko boterea eta baliabideak edukitzea esan nahi du. Gobernu Meritukratikoa zutaz arduratzen da. Beraiek ere norbanakoak dira, ur edangarria edukitzea edota gauean kaleak seguruak izatea bermatzearen ardura duen hyperregitura batean lanean ari direnak. Irudikatu magnitude honetako egitura bat, zuri laguntza, euskarria eta kontseilua eskaintzeko egokitua, asebeteko zaituen bizitza bat bizitzeko zure bilaketan. Milionarien Heriotza Zerga edo %100 Jaraunspen Zerga bezalako politikêek, Dêmokratia Meritukratiko batekin elkarlanean, Estatua boteretzen dute, eta ondorioz Gobernua, laguntza hoberena eta haundiena eman diezaien guztiei. Boterea ematen die benetako aldaketa gauzatzeko, eta hiritarren potentziala maximizatzen laguntzeko gara ditzaketen programmarik onenak ezartzeko.

Soviet Batasuna saiatu zen hau egiten, eta ez zuen funtzionatu.

Sovietek %100 Jaraunspen Zergarekin zer ikusirik ez zuen zerbait erabat desberdina saiatu zuten. %100 Jaraunspen Zerga ez da oikonomia planifikatua; haur guztiei aukera berdintasuna bermatzeko methodo bat da.

%100 Jaraunspen Zerga ez da inoiz gertatuko; ez luke inork babestuko inoiz.

Milaka pertsonak babesten dute jada, eta laster milioika izango dira. Publikoa ohartzen denean ezen %100 Jaraunspen Zergak arazo sozial haundietarik asko konpontzen ahal dituela, eta ezen soilik bilionariak dituela aurka, babestu egingo dute, eta gertatu egingo da.

Behartsuei aberastasuna berbanatzeak beren baliabideen erabilera okerra iraunarazi besterik ez du egingo.

Agian hau egia litzateke nahi duten edozer erosteko txeke zuriak emango bagenizkie behartsuei eta hezkuntzarik gabeei, besterik gabe; baina %100 Jaraunspen Zerga soilik behartsuak pobreziatik aterako dituzten programma sozial frogatuetara joango da, elikadura eta hezkuntza programmetara esaterako.

Zer gertatuko litzateke gobernuak Jaraunspen Zergatik jasotako sarrera guztiak gerra zentzugabeetan erabiliko balitu?

Benetan uste duzu ezen meritukratek Irakeko Gerra hasi zuketela? Ia aditu independente guztiek salatu zuten Irakeko Gerra hasi aurretik. Gertatzea nahi zuten bi talde zeuden bakarrik: gerra onuralariak eta Israel lobbya. Beste edozein talde informatu edo edukatu gerraren aurka zegoen. Gerra hori gertatzea ezinezkoa litzateke meritukratia batean. Pentsaezina litzateke. Ez litzateke inoiz mahai gainean egongo. Gure dêmokratian, aditu guztiak ignoratuak izan ziren gerra onuralariek slogan iruzurtiak oihukatzen zituzten bitartean. Meritukratiak aditu ignoratuak Etxe Zurian jarriko lituzke, eta Dick Cheney gerra onuralaria espetxean jarriko luke. Bat zaitez Meritukratia Alderdira eta ziurta ezazu ezen gerra onuralariek ez dituztela inoiz gehiago zure haurrak heriotzara bidaliko Halliburtonen izenean.

Ez al du jaraunspena eragozteak jendearen lan-ethikêa ahulduko, gurasoek beren seme-alabentzako aurreztu ahal ez izatearen ondorioz?

Zure haurrak desabantailatu bilakatzearen mehatxuak motiba zaitzake lan egitera, baina mota honetako familiarteko lehia suntsikor honek ondasunen metaketan fokatuta mantentzen gaitu, gure pasioen loratzean fokatzera bideratu beharrean. Gutariko gehienok autonomoak, sorkorrak, inspiratuak, konprometituak eta konpetenteak izan nahi dugu; pozik haundiena familiari nahiz komunitateari, biei ekarpenak egiten dizkiegunean sentitzen dugu. Lana motibatzeko familiarteko mehatxu bat sortu beharrean, meritukratiak energeia-iturri luzez boteretsuago bat irekitzen du: bikaintasunarekiko pasioa.

Zure seme-alabei explotazio oikonomikoarekiko babes bezala aberastasuna bideratu beharrean, zergatik ez mundu hobe bat eman? Zergatik ez goseteaz edo etxegabekeriaz kezkatuko den familiarik ez dagoen mundu bat? Meritukratiak dynastia aristokratikoen mehatxuaz beste egiten du. Meritukratiak oinarri berdinen gainean jartzen gaitu guztiok. Meritukratiarekin, guztiok izango dugu munduan gure arrastoa uzteko aukera, eta honek motibazio basatia sortzen du.

Ez al da posible guraso eskrupulugabeek heriotza aurretik seme-alabei aberastasuna ematea, Milionarien Jaraunspen Zerga ekidinez? Nola kudeatuko ditu meritukratiak hutsune legalak?

Hutsune legalak ixten ahal dira. Krimena izan behar luke familia batek botere eta aberastasun kuantitate arriskutsuak biltzeak, zeren dirutza horiek arma bezala erabiltzen baitira, eta beste guztien askatasuna eta oparotasuna mehatxatzen baitute. Meritukratiak legeak, lan-taldeak eta organu araugileak izango ditu hutsune legalei aurre egiteko. Politikêen arazo tekhniko hauek erronka ebazgarriak dira. Gaurko super-aberatsentzat erraza da zerga ebasioa, hain zuzen ere dêmokratia beraientzat ari delako lanean—ez guretzat. Dêmokratiak ahalbidetu du hutsune legal horiek ireki zitezen. Meritukratiak dynastien sortzea ahalbidetzen duten hutsune legal guztiak itxiko ditu. Legeak onartuko dira seme-alabei transferi dakiekeen jabetzari mugak ezartzeko. Meritudun jendea hautatuko da mozorro-konpainiak detektatu eta ondasun dynastikoa ezarri nahi duten familia korruptuak azaleratzeko. Hutsune legalak arazo ezagunak dira, eta soluzio barietate ezaguna dute. Meritukratian, leader konpetenteak gaituta eta motibatuta egongo dira zerga-ebasioaren hutsune legalak ixteko.

Ez al du Milionarien Jaraunspen Zergak milionariek beren aberastasunarekin nahi dutena egiteko duten askatasuna urratzen?

Benetako askatasuna haur guztiek beren talentuak garatzeko aukera edukitzea da; pertsona gaixo guztiek osasungintza eskura izatea, eta familia guztiek teilatu bat izatea beren buru gainean. Benetan pentsatzen al duzu ezen askatasunik garrantzitsuena milionariek beren inguruan agindu ahal izatea dela? Zenbat arduratu behar gintuzke zehazki milionariek langileez abusatu eta politikariak erosteko duten askatasunak? Jende inozentea zapaltzeko askatasuna izatea askatasun-mota gaizto bat dateke, baina zer gertatzen da azpiklasearen askatasunarekin? Zer gertatzen da Amerikar ghettoetan jaiotzen diren haur behartsuen askatasunarekin, edo Txinatar esklabuek ordezkatuko duten langile kaleratuaren askatasunarekin (edo-eta esklabuen askatasunarekin)? Merkatuak iruzurtzea, esklabu-lana erostea, suge-olioa saltzea, erahilketa egin eta ihes egitea—horiek ez dira askatasun legitimoak! Askatasunak ez du esan nahi milionariei nahi dutena egin dezaten uztea!

“Askatasun gehiago milionarientzat!” oihu egitea, milaka haur literalki malnutrizioz hiltzen ari direnean, erabat immorala da. Arduratuko zara Donald Trumpen bizi-kualitateaz New Yorkeko gaixo mentalak jada kalean biziko ez direnean. Nola kezka daiteke inor Goldman Sachseko exekutiboen askatasun berfinduaz, beren milionari-askatasuna gosete bat sortzeko erabili zenean 1990etan, elikagaien salneurriekin jokatuz? Zer typotako unibertso moralean bizi behar du batek askatasun garrantzitsuentzat Goldman Sachseko exekutiboek jendea gosez hil arazteko duten askatasuna har dezan? Zer pertsona mota fokatzen da milionarien askatasunean, gosez hilen askatasun-galera irrelebantetzat hartzen duen bitartean? Nola izan liteke milionarien askatasuna gai garrantzitsua inoiz? Gure sozietateak arazo sozialak konpontzeko ezein politikê ezartzen duela ere, guztien ongizatea garrantzi berdinekotzat kontsideratu behar dugu. Milionariek beren bizitasuna arriskuan jartzerainoko arazo finantzialik ez dutenez, beren ongizatea ez dago agendan.

This FAQ was translated into Vasconish/Basque by Bingen Haretzederra. If you encounter any spelling mistakes, grammatical errors or improvements that can be made, please contact us through our Contact form, by clicking here. Thank you!
   THE MERITOCRACY PARTY is creating a world where every child is guaranteed an equal opportunity to thrive. If you share this ideal, consider making a small donation to fund our servers, or join the MERITOCRACY INTERNATIONAL as a volunteer.

   We are artists, activists, writers, and intellectuals who crave an authentic and fair world. We feel the anomie of this age but we have a plan to fix it. Join us and create a better future‒make your grandkids proud.

Volunteer for the MERITOCRACY INTERNATIONAL.
Meritocracy Party

No comments yet.

What do you think?

MORE ARTICLES

Why the Radical Left Needs Trump to Win—Part II

This article is the second part of a two-part article series. Read Part I of Why the Radical Left Needs Trump to Win by Phoenix Goodman. Some have argued that the leftist... more

Why the Radical Left Needs Trump to Win—Part I

Make America Groped Again"Only a crisis - actual or perceived - produces real change. When that crisis occurs, the actions that are taken depend on the ideas that are lying around.... more
close
Visit Our Facebook PageVisit Our Facebook Page